Lorezain profesionala eta lorategi diseinatzailea, 20 urte baino gehiagoko eskarmentua duena. Autodidakta da eta bere diseinatzeko metodoa du, gune eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen duena, lorategi bakan eta errepikaezinak sortzen dituelarik.

Metodoak.

Aipatu metodoak hiru zutabe nagusi ditu: lurraren planoaren forma geometrikoak interpretatu eta gauzatu, materialak zuhurtasunez erabili eta apaindura-landareen ezagutza zabala. Azken horrek eguneroko jardunean du jatorria; izan ere, etengabeko harremana du landare-saltzaile eta baratzezainekin, egunero zaintzen ditu lorategi partikular anitz, eta, horrela, hamaika landare landu eta, duten potentzial handia kontuan izanik, gutxitan erabiltzen diren zenbait landarerekin ikertzen du, gerora diseinatuko dituen lorategietan erabiltze aldera.

Estilo pertsonala.

Orategiarekiko etengabeko harremanak, historia nahiz lorategi estilo desberdinak ondo ezagutzeak, egungo diseinatzaile eta paisajisten ikasketaren eraginak, bai eta Camille Muller lorategi diseinatzaile frantsesarekiko elkarlanak ere eratu dute molde pertsonal bat, hark lur sail pribatutan gauzatutako hainbat proiektutan ikusten dena.

Sariak.

2012. urtean aurkeztu zen lehenengoz lehiaketa batera, eta Allarizeko Nazioarteko Jaialdian saritu egin zuten. “Leku baten saioa” da bertan buruturiko lorategiaren izena.

Planoak.

Aipatu behar da, lorategiak dauden etxeak izan ezik, aurkezpen honetan dauden beste osagai guztiak Carlos Ariasek diseinatu dituela bere bezeroentzat: plantazioak, igerilekuak, hormak, lurrak, landare ontziak, burdinazko elementuak, eserlekuak eta abar. Hori egiztatu ahal izateko, bere garaian proiektuen oinarria izan ziren planoak (eskuz egindakoak) begiratu besterik ez dago.

Disziplinak.

Botanika, geometria, paisajismoa eta, elkartzen dira, landareen potentzial osoa profitatuko den gune koherenteak sortu ahal izateko, honela, pertsona, bere osotasunean aberasturiko gune harmoniatsuan barneratzen delarik. Esan gabe doa diseinatzailearen gainbegiratzea bermatuta dagoela prozesuaren une guztietan, bezeroaren nahi txikienak ere betetze aldera.